XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aretxabaleta

Gizon, gizon danak sinistu ezin dezakena gertatu da Aretxabaletan, gure udaletxean juan dan ostiralean udalak egin zuan batzarrean.

Gai onetzaz nere ustez isilik egon bear nitzake, eguneroko izparrangietan aiñ egoki mintzatu dirala, emengo idazle yayoak ikusi ondorean, baña ni idazle kaskarra izan arren, nik ere eusko odola det, eta eusko odolaz gañera, baita gizonak duan sentsumena ere, eta sentsumena duan gizona ezin liteke isilik egon gertakari lotsagarri au ikusita.

¿Zer uste dezute gertatu dala?.

Entzun: Ostiralean, gure udalak edo ayuntamentuak oitura duan bezela, batzarra egin zuan, eta gauz guztiak, erabaki ondorean, eta amaitzeko ordua eldu zanean, bi demokratiko irten zuten al ruedo bi paper eskuetan zituztela, eta paper au erakutsiaz esan zuten, españeraz ... El contenido de este papel hay que aprobar a la fuerza.

Eta orduan ¡jakiña! alkate jaunak erantzun zioten esanaz: Gai ori ezin erabaki dezakegu, Orden del dian ez da agertzen ta, gai ori erabakitzeko, bearrezkoa zaitzue datorren batzarrerako idazki bat agertzea, eta orduan ikusiko da.

Baña iñolaz ere, gizon auek ez dute ulertzen gizonen itza, eta erantzuten dute: Pues si es a buenas a malas.

Eta ¡an ziran itzak! Satanas'ek ere etzuan zikinkeri aundiagorik esango.

Ez bakarrik itzak baita ere egintzak.

Alkate jaunari arri aundi batekin sayatzetako ederra eman zioten, eta alkate ordekoak ere beste antzerako bat artu du, eta idazleari ere masalleko ederra eman zioten, baita ere beste gizon kankallu, euli batek aña indar ez duan batek, Galdos abertzale zintzoari, beste masalleko bat eman zion.

Eta esan detan bezela, itz ederrak entzuten ziran gizon auen aotik, baña ez noa zer esaten zuten ipintzera...... zorionez edo zoritxarrez ondo ezagutzen ditugu euskaldun guziok sujeto auek eta... Sarri esaten zituzten itz auek: Que no salga nadie pase lo que pase.

Baña abertzaleak noiz bait konturatu ziran udal etxean gertatzen zana, eta 10 bat juan ziranean 70 ugetista laister irten zuten, banaka, banaka, txepetxa baño ariñago...... eta orrela bukatu zan....

Oraiñ uste osoan gaude, Aretxabaletako euskaldun guziok Artolatxok, bear dan justicia egingo duala, baña... bildur gera!!... zergatik... sosolistoak dira eta.......

¡Bai, abertzaleak izan balira!!! Orduan qué bien ... bañan oraingoan pareja batzuek bialdu beste ezer gertatu ez dediñ... eta paciencia y ésto se acabó señores...

Eusko semea... ¿zer derizkiozu gertaera oni?.

¿Jarraituko ote dezu oraindik orrelako sujetoak iraun erazoten?.

¿Ori egiten badezu orregatik... zer esango ote dute zure anai euskaldun guziak zuregatik? ¿Ez ote zera esnatuko?.

Baserritarrak: ¿Jaramonik egiten aldiozue gizon txatxu auei?.

¿Egiten dizuen itz leunai nola erantzun diozute?.

Ez noski, ez det uste, zuen odola, eusko odol gorria da, eta oso garbia gañera....

Iñoz baño beroago eta sutsuago...... gaur, gora Euzkadi.

Muru Mendi.